Maria Jose Alonso Fernandez. "Juan de la Cierva" Ikerketa Sari Nazionala. Teknologia Transferentzia
Modalitate horretan, María José Alonso Santiagoko Unibertsitateko Farmazia eta Farmazia Teknologia saileko katedradunak eta Medikuntza Molekularreko eta Gaixotasun Kronikoetako Ikerketa Zentro Bereziko (CiMUS) Nanobiofar taldeko buruak jaso du saria. Sari horren bidez, nanomedikuntzaren arloan egindako ibilbide zientifikoaren bikaintasuna aitortzen da, baita teknologiaren eta ezagutzaren transferentzia egoki eta orekaturako egin duen ekarpen garrantzitsua ere.