Tomás Torres Cebada, Zientzia eta Teknologia Kimikoetako Enrique Moles Ikerketa Sari Nazionala
Tomás Torres Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Kimika Organikoko Saileko katedradun emeritua eta IMDEA Nanociencia Institutuko zientzialari senior elkartua da.
Gorabidean dauden arlo teknologikoetan material molekular berrien arloan egindako goi-mailako ekarpenengatik saritu dute. Ikerketa horien kalitateagatik eta originaltasunagatik ezagunak dira nazioartean, eta ezagutzaren mugak haustea lortu duten eguzki-zelulen arloko proiektu aitzindarien buru izan da, energia fotovoltaikoa eta nanomedikuntza bezalako gizarte-erronkei aurre eginez.