Ignacio De la Torre Sainz, Ramón Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala Humanitateetan
Ignacio De la Torre Sainz arkeologoa da Madrilgo CSIC Historia Institutuan. Paleontologia, geografia, fisika, geologia, arkeologia eta biologia uztartzen dituen diziplina arteko ikuspegitik giza jatorriak aztertzen egindako ibilbideagatik eta ekarpenagatik saritu dute. Nazioarteko proiektu garrantzitsuen buru izan da Afrikan, Asian eta Europan, eta arkeologia paleolitikoko kontzeptu nagusiak birdefinitu ditu. Bereziki, primateen arkeologiari, neandertalen azterketari, eta giza tresna zaharrenen identifikazioari lotuta.