Emilio Garcia Garcia. Aipamen Berezia Berrikuntzan 2022. Ibilbide berritzailea
Emilio García Garcíak aipamen berezia jaso du modalitate honetan, trenbide-sektorea nazioarte mailan eraldatu duten teknologia eta soluzio oso berritzaileen garapenean erreferente ukaezin gisa, eta enpresa batek denboran zehar arrakasta, lehiakortasuna eta iraupenaren gakoa berrikuntza dela erakusten duen adibide gisa.
Talgotik, eta tren-material ibiltarien arloan ezagutza berritzaile eta disruptibo bat garatu eta babesteari esker, Garciak ekarpen eztabaidaezina egin du Espainiako trenbide-sektorearen indartzean, haren esportazio-gaitasunean eta balio erantsi handiko industria-eremu baten sendotasunean.