Miguel Leiro Fernández-Cuesta 2025 Diseinuko Gazte Profesionalak Sari Nazionala

Epaimahaiak Miguel Leiro Fernández-Cuesta izendatu du Espainiako diseinatzaile gazteen belaunaldi bikain baten adierazgarri eta eredu, eta haren sormen-ausardia eta Espainian sortzen ari den diseinua dinamizatzeko eta ikusarazteko gaitasuna aitortzen ditu.

Sareak sortzeko duen gaitasuna eta pedagogiarekiko eta esperimentazioarekiko duen konpromisoa ere balioesten ditu, eta, horri esker, diseinu nazionalaren belaunaldi berriko profesional eraginkorrenetako bat da. New Yorkeko Pratt Institutean trebatutako diseinatzaile industriala da Leiro, eta eskarmentu handia du nazioartean. Ikuspegi esperimental eta diziplina anitzekoa izateagatik nabarmendu da, ikerketa material eta kontzeptuala eta historiarekin, antropologiarekin eta kultura garaikidearekin hitz egiten duten objektu eta espazioen sorkuntza modu orekatuan uztartzeari esker.

Erreferentziazko estudioetan lan egin du eta Civitá bezalako proiektuak garatu ditu, Erromako Real Academia de Españan, non artisau-jakintzak eta jakintza akademikoak integratu zituen pieza paregabeen ekoizpenean. Espainiako diseinuaren ekosistemari egiten dion ekarpenik handiena Office of Design kultura-elkartea eta Mayrit biurtekoa sortzea eta zuzentzea da. Plataforma horrek, 2020tik aurrera, sormen-espazioak ireki dizkie gazte talentudunei eta proposamen arriskutsuei, eta diseinatzaile independenteak erakundeekin, komunikabideekin eta nazioarteko publikoarekin konektatu ditu.