Sacyr. Berrikuntza Sari Nazionala 2022. Enpresa Handia
SACYR multinazional espainiarra kategoria horretan saritu dute, datozen hamarkadetarako negozio-eredu anbiziotsu bat ezartzeagatik, zeina berrikuntzan eta azpiegitura eta zerbitzuen hedapenaren ikuspegi berri batean oinarritzen baita.
Digitalizazioak eta trantsizio ekologikoak epe ertain eta luzera dakartzaten erronkek dimentsio estrategikoa dute SACYRentzat, eta negozio-aukera argiak dakarzkiote enpresa horri, hidrogeno berdeari, deskarbonizazioari edo klimaren aldetik neutroak, adimendunak eta iraunkorrak diren hiriei lotuta, betiere berrikuntza irekiko eta lankidetza publiko-pribatuko esparru baten barruan, zeinak ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzen baititu eta trakzio-zeregin garrantzitsua baitu beste industria-sektore batzuetan.