Magapor 2023ko Berrikuntza Sari Nazionala. ETE berritzailea

Berrikuntza eta nazioarteko lidergoa bateratzeagatik Espainiako ekonomiarentzat hain garrantzitsua den eremu tradizional batean, abeltzaintzan, nazioarteko lidergoa lortuz txerri-aziendaren intseminazio artifizialean. I+G+Bn inbertitzearen aldeko apustu irmoari esker, produktu propio bat jarri dute merkatu zorrotzenetan. Espainian eta nazioartean lankidetzan egindako proiektuei esker garatzen eta hobetzen dute produktu hori, eta, aldi berean, aktibo ukiezin garrantzitsuak sortzen dituzte marken, patenteen eta erabilgarritasun-ereduen artean. Epaimahaiak Magaporren balioa nabarmendu du, sektore tradizionaletan erronka ekonomiko, sanitario eta sozialei aurre egiten dielako eta ezagutzaren transferentziarekin duen konpromisoa goraipatu du.