Cristina Aleixendri Muñoz 2024ko Berrikuntza Sari Nazionala. Talentu Berritzaile Gaztea

Espainiako talenturik onenaren eta gure herrialdeko berrikuntzaren ausardia, kemena, anbizioa eta espiritu ekintzailea irudikatzeagatik saritu dute Cristina Aleixendri Muñoz.

Bound4blue enpresaren sortzaileetako bat izan zen, eta doktoretza-ikasketak egin zituenetik, Aleixendriren ibilbidea merkataritzako ontzietako erregai-kontsumoa % 30 murrizteko gai den bela zurrun baten garapenarekin lotuta dago. Horrek onura handiak dakarzkio berotegi-efektuko gas gehien sortzen duen garraiobideetako bati, balio erantsi handiko hainbat teknologia biltzen dituen eta mundu mailan aplikatzea ahalbidetzen duen sektore tradizional batean oso produktu berria baita.