DIANA MORANT

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa

Gandian (Valentzia) jaio zen 1980an, eta Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.

Egun, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa da, baita PSPV-PSOEko idazkari nagusia ere. 2021eko urritik PSOEko zuzendaritza-batzordeko kide da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako idazkari gisa.

Zientzia eta Berrikuntza ministro izan zen 2021etik 2023ko azarora arte.

Valentziako diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan 2023ko abuztuaren 17tik 2023ko abenduaren 6ra arte.

Gandiako alkate izan da PSPV-PSOEren aldetik (2015-2021), zinegotzi Gandiako Udalean (2011-2015) eta diputatu Valentziako Diputazio Probintzialean (2015-2017).

Valentziako Generalitateko Consell de Turisme-ko kide izan zen 2015eko ekainetik 2021eko irailera arte, eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) Lurralde Kontseiluko kide izan da.

Valentziako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen 2020ko urtarriletik 2021eko uztailera arte.

Spain Convention Bureau-ko organo erabakitzaileko kide izan da 2016ko ekainetik 2019ko maiatzera arte.

Halaber, Gandiako PSPV-PSOEko idazkari nagusia izan zen 2014ko ekainetik 2022ko maiatzera arte.