Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE)

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) Erasmus+ programak hezkuntzaren eta prestakuntzaren eremuan duen eragina kudeatzeko, hedatzeko, sustatzeko eta aztertzeko Agentzia Nazional gisa jarduten du, Europako beste hezkuntza-ekimen eta -programa batzuekin batera. Era berean, Espainiako nahiz nazioarteko proiektuak koordinatzen eta haietan parte hartzen du, eta, gainera, Espainiako unibertsitate-sistemaren eta haren eskaintzaren nazioarteko proiekzioa handitzen laguntzea du funtzioetako bat.

SEPIE arduratzen da programen deialdiaren berri emateaz, laguntza teknikoa eta aholkularitza emateaz ekintzen onuradun izan daitezkeenei, eta jarraipen egokia egiteaz aurreikusitako ekintzek emaitzak lor ditzaten.

Zabalkunde- eta jarraipen-lanetarako, SEPIEk hainbat erakunderen laguntza du: Autonomia-erkidegoetako hezkuntza-sailak, unibertsitateak, eskualdeko enplegu-zerbitzu publikoak, merkataritza-ganberak, enpresaburuen elkarteak, sindikatuak eta prestakuntza-jarduerak egiten dituzten beste erakunde batzuk.

icono-contacto

Servicio Español para la Internacionalización de la Educación (SEPIE)

C/ General Oraa, 55. 28006 Madrid

917 603 602

917 603 603

SEPIE