Antartikako Ikerketarako Batzorde Zientifikoa (SCAR - Scientific Committee on Antarctic Research) 1958an sortu zen. Gobernuz kanpoko erakunde bat da, zientzialariek osatua. Haren helburuak dira nazioarteko ikerketa zientifikoa sustatzea, garatzea eta koordinatzea Antartikako eskualdean, bai eta Lurreko sisteman duen zeregina ere. SCARek aholkularitza zientifiko objektiboa eta independentea ematen die Antartikoko Tratatuaren kontsulta-bilerei.
Espainia SCAReko eskubide osoko kidea da 1990etik, urte horretan eratu baitzen SCAReko Batzorde Nazionala.
SCARek 3 zientzia-talde ditu: Lurraren Zientziak, Biziaren Zientziak eta Zientzia Fisikoak; eta hainbat batzorde iraunkor.