Nazioarteko lankidetza

Cooperación Internacional

Nazioarteko lankidetza funtsezkoa da zientzia polarraren garapen jasangarrirako. Espainiaren estrategia da Espainiako komunitate zientifikoari beste herrialde batzuetako azpiegituretarako sarbidea erraztea, bai Antartikan, bai Artikoan, gure azpiegitura zientifikoetatik urrun dauden eremu geografikoetarako sarbidea zabaltzeko, eta Espainiako ikerketak eremu polarretan dituen aukerak dibertsifikatzeko. Beste herrialde batzuekiko elkarrekintzari esker, ahalegin logistikoak parteka daitezke, eta, hala, sinergia zientifikoak lortu. Horretarako dauden tresnetako batzuk ulermen-memorandumak (MoU) eta lankidetza-akordioak sinatzea dira.