CSICen Espainiako Ozeanografia Institutuko (IEO) ontzi-unitateak kudeatutako eskualdeko ontzi ozeanografikoak hauek dira: B/O Ramírn Margalef eta B/O Ángel Alvarińo.
Bi ontziek nabigazio- eta kokapen-sistema elektroniko modernoenak dituzte, bai eta uraren eta sedimentuen laginak jasotzeko, itsasoko uraren aldagai fisiko eta kimikoak zehazteko eta itsasoko flora eta fauna aztertzeko behar diren baliabideak ere.
B/O Ramón Margalef ontzia 2011n entregatu zen, eta ozeanografia eta arrantza ikertzeko bereziki diseinatuta dago, ekosistemen azterketa integratua barne. Dimentsioak eta gaitasunak kontuan hartuta, eskualde mailako ontzi gisa katalogatuta dago. 10 eguneko autonomia eta 11 ikertzaile eta teknikarirentzako lekua du, tripulazioko 14 kideez gain. Eremu nazionalean eta inguruko itsasoetan egiten du lan, eta puntako teknologia du itsas geologia, ozeanografia fisikoa eta kimikoa, itsas biologia, arrantza-tokiak eta ingurumen-kontrola aztertzeko.
B/O Ángeles Alvariño 2012an entregatu zen. Ontzi honek estatuko eta Europako flota ozeanografikoari azken teknologiez hornitutako laborategi flotatzaile bat ematen dio. Eskualde-eremuko ontzi gisa ere katalogatuta dago, aurrekoak bezala. Biek dute ROV LIROPUS erabiltzeko gaitasuna; 13 ikertzaile eta teknikarirentzako lekua du, 14 tripulatzailez gain. Halaber, uretara erradiatutako zarata-maila baxuak bermatzen dituen diseinua du, eta, horri esker, itsasoko faunaren portaera naturala aldatu gabe lan egin dezake. Teknologia aurreratuari esker, itsas geologia, ozeanografia fisikoa eta kimikoa, itsas biologia, arrantza-tokiak eta ingurumen-kontrola azter daitezke.