Nazioarteko ikerketa-azpiegitura handiak funtsezko tresnak dira mugako zientzia ekoizteko, garapen teknologikoak bultzatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzialariak eta teknologoak prestatzeko.
Espainiak aktiboki parte hartzen du Europako ikerketa-azpiegitura handien eraikuntzan eta operazioan, bai nazioarteko erakunde baten babesean, bai Europako Ikerketa Azpiegituren Foro Estrategikoaren (ESFRI) babesean. Hori dela eta, inbertsio estrategikoak egin behar dira, Espainiak eta Europak ikerketan eta berrikuntzan dituzten lehentasunak ezartzen laguntzeko, eta gizartearen premia eta erronka konplexuei aurre egiteko.
Bereziki garrantzitsua da ikerketa-azpiegituren potentziala erabiltzea zientzia irekiaren sustatzaile nagusi gisa, FAIR datuak (lokalizazio-, irisgarritasun-, elkarreragingarritasun- eta berrerabilpen-printzipioak betetzen dituzten datuak) eta kalitate-datuak emanez, Zientzia Irekiaren Europako Hodeia (EOSC) eraikitzen laguntzeko eta erabiltzaileen zerbitzura dituzten gaitasunak indartzeko.