Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko arazoek, eta erantzunkidetasunik ezak, areagotu egiten dituzte gizonen eta emakumeen arteko karrera zientifikoan aukera-berdintasun erreala izateko oztopoak.
Literatura espezializatuaren arabera, amatasuna oztopo handienetako bat da emakumeen karreretarako, doktorego ondoko etapatik aurrera. Hori da gai nagusietako bat berdintasun-politiketan, ez bakarrik arlo zientifiko-akademikoan.
Jarduera-ildoak:
- erantzukidetasun handiagoa sustatzea,
- malgutasuna eta bateragarritasunerako formula berriak, eta
- estatuko eta nazioarteko mugikortasuna.