CATHYDE Homologazioen eta Baliokidetasun Aitorpenen Azterketa Teknikoko Batzordea da, eta aldian behin biltzen da neurri orokorrak onartzeko, honako kasu hauen arabera:
- Espainiaren eta beste herrialde batzuen artean sinatutako nazioarteko hitzarmena dagoenean
- Espainiako eta beste herrialde batzuetako kalitatea ziurtatzeko agentziek elkarri unibertsitateko irakaskuntza-planen kalitatea aitortzen diotenean.
- Unibertsitate jakin bateko titulazio bat behin eta berriz ebaluatu eta beti emaitza bera lortzen denean, neurri orokor bat ezar daiteke.