2021-2027ko aldirako Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategia Estatuko eta autonomia-erkidegoetako plangintzaren eta programazioaren arteko koordinazioa maximizatzeko diseinatu da, eta gure I+G+B politika EBko Horizonte Europa (2021-2027) zientzia- eta berrikuntza-esparru-programarekin artikulatzea errazteko.
COVID-19ak eragindako arazoak konpontzera bideratutako jarduerak biltzen ditu, eta horregatik, arreta berezia jartzen du osasun arloan planaren lehen bi urteetan (2021-2022). Halaber, zientzia eta berrikuntza sendotzearen eta sustatzearen garrantzia azpimarratzen du, gure herriaren berreraikuntza sozial, ekonomiko eta industrialerako tresna gisa.
Helburu nagusiak: lankidetza publiko-pribatua indartzea, ezagutzaren transferentzia bultzatzea, ikertzaileen eta erakundeen egoera hobetzea, Espainiak talentua erakartzeko, berreskuratzeko eta atxikitzeko duen gaitasuna indartzea edo I+G+Bn emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea.
Estrategia hori martxan jarrita, inbertsio publiko eta pribatuen batura bikoiztea aurreikusten da, 2027an Europako batez bestekora iritsi arte (2018an I+G+B inbertsioan izandako BPGaren % 1,24tik 2027an % 2,12ra arte).
Estatuko ildo estrategikoak Horizonte Europako gaikako taldeetan sartzen dira:
Osasuna,
Kultura, sormena eta gizarte inklusiboa,
Gizarterako segurtasuna,
Mundu digitala, industria, espazioa eta defentsa,
Klima, energia eta mugikortasuna,
Elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak eta ingurumena.