EBko Esparru Programa
Esparru Programa (EP) Europako Batasunean I+G+B sustatzeko eta babesteko Erkidegoaren ekimen nagusia da, eta lehiakortasuna hobetzea du helburu nagusi. Horretarako, ikerketa-jarduerak, garapen teknologikoa, frogapenak eta berrikuntzak finantzatzen ditu nazioz gaindiko lankidetza-araubidean, bai Europar Batasuneko herrialdeetako, bai herrialde elkartuetako, bai hirugarren herrialdeetako ikerketa-erakundeen eta enpresen artean. Gainera, finantza-laguntza ematen du Europako ikerketa-azpiegiturak hobetzeko eta koordinatzeko, ikertzaileak sustatzeko eta prestatzeko, eta oinarrizko ikerketarako.
2014-2020 aldian, Horizonte 2020 (H2020) programa garatu da, EBren EPren zortzigarren edizioa, eta hiru zutabe nagusitan oinarritu ditu bere ahaleginak: zientzia bikaina indartzea, lidergo industriala sustatzea eta gure gizartearen erronkei heltzea.
Horizonte Europa (HE) toma el relevo de H2020 a partir del 2021. Bederatzigarren EP honek (2021-2027) aurrekontu handiagoa eta tresna berriak izango ditu EBren gaitasun zientifiko eta teknologikoak indartzeko, haren berrikuntza-gaitasuna bultzatzeko, lehiakortasuna eta enplegua hobetzeko eta herritarren lehentasunak betetzeko, hori guztia Europako gizartearen balioak indartzen diren aldi berean. HE egituratzen duten hiru zutabeak hauek dira:
- zientzia irekia,
- erronka globalak eta industria-lehiakortasuna,
- berrikuntza irekia.