1303/2013 (EB) Erregelamenduak eskatzen du komunikazioaren eta publizitatearen arloko zenbait alderdi betetzea.
Gaur egun, oraindik ere beharrezkoa da komunikazio-estrategia bat prestatzea eta estrategia hori sostengatzen duten neurrien jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta jarduera horien publizitatea egitea ere, komunikazio-arloko jardunbide egokiak azpimarratuz eta Europako funtsekin batera finantzatutako jarduera onenak aurkeztuz.
Komunikazio Estrategiak esparru horretan definitutako helburuak eta horiek gauzatzeko informazio- eta publizitate-neurriak biltzen ditu, eta identifikatutako kolektibo bakoitzari zuzendutako neurriak eta betebeharrak ezartzen ditu: Erkidegoaren baterako finantzaketaren onuradun potentzialak eta onuradunak, agente hedatzaileak eta publikoa, oro har.
EGEFeko Kudeaketa-Erakundeak POPErako Komunikazio-Estrategia prestatu du. Berrikuntzako Idazkaritza Nagusia, bitarteko erakundea den aldetik, Komunikazio Estrategia hori aplikatzearen arduraduna da, bai eta bere eskumenen eremuan informazioaren eta komunikazioaren arloko Europar Batasuneko araudia betetzearena ere.
Finantza Bidea duen erakunde bakoitzak EGEF kofinantzaketaren komunikazioarekin lotutako informazioa dauka onuradunentzat, baita komunikazio-adierazleena ere.