Zientziaren Legearen erreformak lehen aldiz bermatzen du I+G+B publikoaren finantzaketa, zeina gero eta handiagoa izango den, 2030ean inbertsio publikoaren % 1,25eko helburua lortu nahi baita. Horrek bermatzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Espainiako Sistemako eragile publikoak epe ertainera finantzatuko direla, eta horren ondorioek sisteman iraun egingo dute.
Gainera, finantzaketa egonkor horri esker, Espainiak Europarekin bat egin ahal izango du, EBko Zientzia eta Berrikuntzaren aldeko Itunean eta Espainian, 80 zientzia-, ikasketa-, enpresa- eta sindikatu-erakundek baino gehiagok, sinatutako Zientzia eta Berrikuntzaren aldeko Itunean proposatutako finantzaketa-helburua beteta.