Legearen erreformak hainbat neurri jasotzen ditu administrazioen arteko gobernantza partekatua bultzatzeko, talentu ikertzailea eta berritzailea herrialdeko edozein txokotan garatu ahal izan dadin:
- Lehen aldiz definitzen du Azpiegitura Zientifiko eta Tekniko Berezien Mapa (ICTS), bertan Gobernuak eta haren titulartasunean parte hartzen duten gainerako administrazioek inbertitu ahal izango dutelarik.
- Ikerketa zientifikoa eta teknikoa koordinatzeko modu orokor berri bat sortzen du: estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko Plan osagarriak. Zortzi ikerketa-programa dira, zortzi arlo estrategikotan banatuta, eta 445 milioi euro mobilizatuko dituzte 2025era arte. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak 285 milioi €-ko ekarpena egingo du. Plan osagarri horien helburua zientzia eta berrikuntza bultzatzea da, Espainiako lurralde osoan eraldatzeko palanka gisa.
- Ikerketaren Etika Batzordearen eskumen-eremua zehazten du, integritate zientifikoa eta ikerketa arduratsua barne. Batzordea, gainera, kide anitzeko organoa izango da aurrerantzean.