18. JARD: Berrikuntza aeroespazialeko ekosistema

Berrikuntza-ekosistemak ezinbestekoak dira jardueren eragina biderkatzeko eta I+G+Bren emaitzak merkatura eta gizartera azkarrago iristeko. Ekosistema horiek ondo kohesionatuta daudenean, izaera desberdineko eragileen arteko lankidetza sortzen da, eta horrek berrikuntza bultzatzen du eta emaitzak erraz aplikatzen dira.

2022an Berreskuratze Planaren eremuan Berrikuntza Ekosistemen deialdia egitea aurreikusita dago. Deialdi lehiakorra izango da, herrialdean lehentasuna duten esparru teknologikoekin bat datorrena, eta eragileen arteko lankidetza handiagoa behar duena, hainbat deialdiren pean egindako inbertsioen eta proiektuen eragina optimizatzeko.

Lehenetsiko den esparruetako bat aeroespaziala izango da, eta lankidetza-jarduerak, elkarlanekoak, teknologiaren hedapenekoak eta ekintzailetza sustatzekoak bilduko dituen proiektu bat finantzatuko da. Ekosistema horiek izan behar duten funtsezko alderdietako bat da eragileen artean berrikuntza bultzatzea eta aurrerapen teknologikoak hedatzea gizartera iristeko.

Gauzatzea eta emaitzak

2023ko ekainean argitaratu zen CIN/644/2023 Agindua, ekainaren 16koa, zeinaren bidez onartzen baitira Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroak (EEP) Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntza Teknikorako Estatuko Planeko "Cervera laguntzak zentro teknologikoei" eta "Berrikuntza Ekosistemetarako laguntzak" programei 2021-2022/PRTR Esparru Programan laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak; agindu horren bidez, bestalde, aldatu egiten da 2021-373/CIN Esparru Agindua.