Eduardo Anitua Berrikuntzaren Sari Nazionala 2021. Ibilbide berritzailea

Medikuntza eta Kirurgian doktorea. Estomatologian espezialista. Ikerketa zientifikoa BTI Biotechnology Institute enpresaren sortzaile eta zuzendari zientifiko gisa eta praktika kliniko pribatuarekin uztartzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza Birsortzailearen eta Ahozko Inplantologiaren Unibertsitate Institutua zuzentzeaz eta bere izena daraman Ikerketa Biomedikorako Fundazioaren buru izateaz gain. Mundu mailan ezaguna da bioinplantologiako eta ehunen birsorkuntzako tekniken garapenean aitzindaria izateagatik, baita Hazkunde Faktoreetan Aberatsa den Plasmaren (PRGF®-Endoret®) teknologiaren egilea izateagatik eta medikuntzako hainbat arlotan aplikatzeagatik ere. Nazioarteko 51 patente ditu, 270 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu aldizkari indexatuetan, ehunka gehiago aldizkari klinikoetan, eta 25 liburu eta eskuliburu kirurgiko baino gehiago.

Produktibitate eta kalitate zientifikoa ikertzaile gisa. Horren eragina 62ko H Indizean eta pilatutako 20.000 aipu baino gehiagotan ikus daiteke. Gainera, Eduardo Anitua “Ranking of the World Scientists: World´s Top 2% Scientists”, Stanfordeko Unibertsitateak egina, Odontologian eragin handiena duen ikertzaile espainiarra eta mundu mailako 62. zenbakia.