Inmaculada Bermúdez Cózar. 2022ko Diseinu Sari Nazionala. Profesionalak

Inmaculada Bermúdez Cózar saritu dute kategoria horretan, zintzotasun sortzaileko eta ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunarekiko konpromisoko ibilbideagatik. Bermudez Espainiako diseinuaren erreferente berria da nazioartean, eta emakumeen begiradaren eta Mediterraneoko nortasunaren arrastoari eusten dio.

Haren lanak agerian uzten du dotorezia, kalitate-exijentzia, diziplina eta entrega, XXI. mendeko diseinatzaileek jarraitu beharreko eredu bihurtzen baitute. Diseinuarekiko duen konpromisoa sormen-lan bikain eta aintzatetsiaren bidez adierazten da.

Halaber, prozesu berrien bidez berritzeko eta ingurumena eta gizartea gehiago errespetatzen duten materialak garatzeko ahaleginean ere islatzen da, eguneroko objektuen materialtasunak garapen jasangarriaren helburuekin guztiz bat egin behar duen une honetan.