Jose M. Sans Amill S.A. Aipamen Berezia Diseinua 2024 modalitatean Diseinua eta Enpresa

Jose M. Sans Amill SA. mundu osoko hainbat etxe, establezimendu eta guneren edertasun, funtzionaltasun, berrikuntza eta identitatez gainezka egiten duen produktu industrial bihurtzeko diseinuak duen gaitasunaren adibidetzat hartu izan da.

Tarragonan eta Estatu Batuetan du egoitza, eta hogei urte baino gehiago daramatza Kriskadecor marka 90 herrialde baino gehiagotara eraman duen nazioartekotze-prozesu batean murgilduta. Berrikuntza eta produkzio-malgutasuna bateratzeko moduari esker, beste diseinatzaile batzuekin lankidetzan aritu ahal izan dira modu eraginkorrean eta emaitza estetiko paregabeekin: Dubaáiko luxuzko hotel baten atarian dagoen 40 metroko altuerako pareta batetik, Oscar sarien galarako diseinatutako agertoki batera.

Familiako hirugarren belaunaldiak produktu berritzailea eta nazioarte mailako diseinatzaile eta arkitektoen beharretara moldagarria bihurtu ditu aluminiozko kate kortina ezagunak.