Sari horrek jasangarritasun ekonomikoa eta jakintzan eta berrikuntzan oinarritutako hazkunde-eredua bultzatzen duten hiriak aintzatesten ditu.
Saria 2010ean sortu zen, irailaren 17ko CIN/2502/2010 Aginduaren bidez.
Sari hori jaso duten hiriak «Zientzia eta Berrikuntza Hiriak» (ARINN) erakundearen Red INNPULSO elkarteko kide dira.
Gaur egun, INNPULSO sareak tamaina guztietako 90 hiri ditu, eta, biztanle-kopuruaren arabera, hiru kategoria hauetakoak dira:
- 20 000 biztanle arte,
- 20-001 eta 100 000 biztanle artean,
- 100 000 biztanletik gora.
"Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" sariaren eta INNPULSO sarearen helburuak hauek dira:
- Toki-administrazioek zientziaren eta berrikuntzaren arloan egiten dituzten jarduerak aitortzea eta sustatzea.
- Udalen arteko elkarlana bultzatzea, sarean lan egitea eta beste udal batzuen eredu izatea.
- Contribuir al cambio del modelo productivo basado en el conocimiento y la I+D+I.
“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” saria eskuratzeko, hautagaitza bat aurkeztu behar da Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak aldizka egiten duen deialdira. Lau urterako balio du.