Plataforma teknologikoak

Plataforma teknologikoak industria buru duten talde-lanerako egitura publiko-pribatuak dira, eta teknologia-eremu batean interesa duten Zientzia-Teknologia-Berrikuntzako Espainiako sistemako eragile guztiek elkarrekin eta koordinatuta lan egiten dute epe ertain edo luzera teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-beharrak identifikatzeko eta lehenesteko.

Haien helburu nagusia da aurrerapen zientifiko eta teknologikoak lortzea, gure enpresa-sarearen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta hazkundea ziurtatzeko, eragileen estrategiak lerrokatuta eta I+G+Bko ahaleginak bilduta.

Plataforma teknologikoen deialdia

Laguntza horien helburua Plataforma Teknologikoak eta Berrikuntzakoak sortzea eta sendotzea da, honako jarduera hauek finantzatuta:

  1. Plataformaren Urteko Batzarraren antolaketa.
  2. Plataformaren jarduerarekin lotutako zabalkundea edo gaikako jardunaldiak.
  3. Plataformaren jarduerarekin lotutako dokumentuak lantzea.
  4. Aurrera begirako azterlanak eta eskaera goiztiarreko azterlanak egitea.
  5. Beste plataforma batzuekin lankidetza-erronken eremuko jarduketak.
  6. I+G+B proiektuak prestatzeko lankidetza teknologikoa eta aholkularitza bultzatzeko jarduerak.
  7. I+G+B nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.

Estatuko Ikerketa Agentziak (EIA) kudeatzen ditu deialdi horiek.