ICTS erabiltzaileen sarbidea

Azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak instalazio bereziak dituzten azpiegiturak dira, eta nazioko eta nazioarteko komunitate zientifiko eta teknologiko osoari eskaintzen zaizkio zerbitzu gisa.

ICTSek beren funtsezko zerbitzuen ahalmenaren irekiera-ehuneko jakin bat eskaintzen dute, Sarbide Ireki Lehiakorreko araubidean, sektore publiko eta pribatuko ikertzaileek erabil dezaten, naziokoek zein nazioartekoek, ICTSko langile tekniko eta administratiboen laguntzarekin. "Sarbide-protokolo" publiko batek arautzen du azpiegitura erabiltzeko sarbidea, eta azpiegitura erabiltzeko mekanismoa eta irizpideak deskribatzen ditu. Sarbide Ireki Lehiakorraren ezaugarria da egiaztatu egin behar dela azpiegituretan garatu beharreko I+G jardueren kalitatea, eta irizpide objektiboen arabera lehenesten direla sarbide-eskaerak.

Sarbideei lotutako kostuak erabiltzaileek ordaintzen dituzte (normalean, garatzen dituzten I+G+B proiektuak finantzatzen dituzten laguntzen kontura; bereziki, BAEren deialdietan hauta daitezkeen gastuak dira), edo azpiegiturak berak ordaintzen ditu hala ezarrita dagoen gai-eremuetan.

Ciencias Socioeconómicas

Ciencias de la Salud

Energía

Ingeniería

Materiales

Tecnología

Astronomía Astrofísica

Ciencias del mar, vida y tierra