Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea (UIMP) kultura, ikerketa eta espezializazio handiko unibertsitate-zentroa da, eta unibertsitateko hainbat espezialitatetako jarduerak biltzen ditu. Bere misioa kultura eta zientzia zabaltzea da, nazioarteko eta eskualde arteko informazio zientifiko eta kulturala trukatzeko harremanak sustatzea, eta goi mailako ikerketa eta espezializazio jarduerak garatzea.
UIMPk esparru akademiko eta kultural guztietara zabalik dagoen unibertsitatea izan nahi du, ezagutzaren mugako gaien eztabaida, gizartearen etorkizunari dagozkion gaien azterketa, gaurkotasun handieneko kultur jarduera, diziplina anitzeko izaera duen ikasketa eta irakaskuntza, enplegura eta birziklatze profesionalera bideratutako graduatu ondoko prestakuntza eta Espainiako sorkuntza zientifiko eta kulturalaren nazioarteko proiekzioa sustatzen dituena.