CIBERen oinarrizko ikertzaileek eta ikertzaile klinikoek elkarrekin lan egiten dute laborategiko ikerketa pazienteengana modu arin eta seguruan irits dadin, bikoiztasunak saihestuz, emaitza bizkorrak lortuz eta ikerketaren emaitzak industriara eta gizartera transferituz. ISCIIIk, erakunde sustatzaile eta finantzatzaile nagusia denez, bere jarduera guztien jarraipena eta kontrola egiten ditu.
Ia autonomia-erkidego guztietan dauden hamahiru gai-arlo biltzen ditu:
- Bioingeniaritza, biomaterialak eta nanomedikuntza (CIBERBBN),
- Gaixotasun arraroak (CIBERER),
- Arnas gaixotasunak (CIBERES),
- Gaixotasun Hepatikoak eta Digestiboak (CIVERD),
- Epidemiologia eta Osasun Publikoa (CIBERESP)
- Osasun mentala (CIBERSAM),
- Diabetesa eta gaixotasun metabolikoak (CIBERDEM),
- Obesitatearen eta Nutrizioaren Fisiopatologia (CIBEROBN),
- Hauskortasuna eta zahartzea (CIBERFES),
- Gaixotasun kardiobaskularrak (CIBERCV),
- Minbizia (CIBERONC),
- Neuroendekapenezko gaixotasunak (CIBERNED), eta
- Gaixotasun infekziosoak (CIBERINFEC).