Espainiako Antartika Baseak (BAE)

Base Antártica Española Gabriel de Castilla

Juan Carlos I Base Antartikoa eta Gabriel de Castilla Base Antartikoa dira BAE Azpiegitura Zientifiko-Tekniko Berezia (ICTS). Hegoaldeko Shetland uhartedian daude bi baseak, Livingston uhartean eta Decepcion uhartean, hurrenez hurren. Bi baseak uda australean baino ez dira martxan egoten, normalean azaroa eta martxoa bitartean.

Juan Carlos I Base Antartikoa 1988an inauguratu zen, eta CSICeko Itsas Teknologia Unitateak kudeatzen du. Gabriel de Castilla Base Antartikoa 1990ean inauguratu zen eta bere kudeaketa Lurreko Armadari dagokio.

BAEetarako sarbidea irekia eta lehiakorra da, eta sarbide-protokolo batek arautzen du. Protokolo horrek lehentasuna ematen die azpiegitura erabiltzeko eskaerei, proposamenen kalitate zientifiko-teknologikoaren arabera. BAEetarako, bi sarbide-mota identifikatu dira:

  • Estatuko, Europako eta/edo nazioarteko proiektuetarako I+G+B jarduerak.
  • Bestelako jarduerak, besteak beste, hedabide sozialenak, dibulgazioarenak, instalazioak hobetzeko proiektuenak eta bisita instituzionalenak.

Antartikako kanpainetan sartzeko deialdia urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik maiatzaren 15era bitartean egongo da zabalik.Hor sartuko dira Estatuko Ikerketa Agentziaren I+G+Bko Estatuko Programatik kanpoko ikerketa-jardueretarako eta beste jarduera batzuetarako eskaerak.