Base Antartikoa Juan Carlos I (BAE-JCI)

Juan Carlos I Espainiako Base Antartikoa (BAE), CSICeko Itsas Teknologiako Unitateak (UTM) kudeatua, 1988ko urtarrilean ireki zen. Helburua da Espainiak Antartikan egiten dituen jarduerei laguntzea, eta, bereziki, Baliabide Naturalen Programa Nazionalaren Antartikako Ikerketa Azpiprogramak koordinatzen dituen ikerketa zientifikoko proiektuei laguntzea.

Basea uda australean bakarrik dago okupatuta, azaroaren erdialdetik martxoaren hasierara arte, nahiz eta urte osoan zehar erregistro automatizatuak mantentzen diren.

Hegoaldeko Badiako hego-ekialdeko kostaldean dago, Livingston Uharteko Hurd Penintsulan (Hegoaldeko Shetland uhartedian), Decepcion uhartean dagoen Gabriel de Castilla base espainiarretik 20 bat miliatara.

BAErako sarbidea irekia eta lehiakorra da, eta sarbide-protokolo batek arautzen du. Protokolo horrek lehentasuna ematen die azpiegitura erabiltzeko eskaerei, proposamenen kalitate zientifiko-teknologikoaren arabera.

icono-contacto

Base Antártica Española (BAE) Juan Carlos I

CMIMA Pg Marítim de la Barceloneta 37-49

(+34) 932 309 500

info@utm.csic.es

http://www.utm.csic.es