Sare horretan, titulartasun publikoko segurtasun biologiko handiko laborategiak daude, komunitate zientifiko nazionalari eta nazioartekoari irekiak, beren tamaina eta ezaugarriengatik beste instalazio batzuetan bideragarriak izango ez liratekeen azterketak egiteko aukera paregabea eskaintzen dutenak.
Animalien Osasunaren Ikerketa Zentroko (CISA) Segurtasun Biologiko Handiko Laborategia
1993an sortu zen. Zentro hori Valdeolmosen (Madril) dago, eta CSICen mendeko Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionalaren (INIA) mende dago. Euste biologikoko 3. maila (NCB-3, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, eta 4, Animalien Osasunaren Mundu Erakundearen arabera) dute. Bertako 40 laborategietatik bi ikerketa eta garapen lanak egiteko prestatuta daude, gizakiari eragin diezaioketen arrisku handiko birus exotikoekin (NCB-3+, Estatuko altuena).
Centre de Recerca en Sanitat Animal erakundeko Segurtasun Biologiko Handiko Laborategia (CReSA)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) campusean dagoen Centre de Recerca en Sanitat Animal zentroaren parte da azpiegitura hori. UABren eta Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuaren (IRTA) ekimenez 1999an sortutako fundazio publikoa da.Helburu nagusiak hauek dira: ikerketa, garapen teknologikoa, transferentzia eta heziketa animalien osasunaren eremuan eta horrek osasun publikoan dituen ondorio guztiak.