Bizkaiko Itsas Energiaren Plataforma (BiMEP)

Bizkaiko Itsas Energiaren Plataforma (BiMEP) itsas kondizio errealetan dagoen azpiegitura bat da, itsas energia biltzeko gailuak ikertzeko, frogatzeko eta ustiatzeko.2015eko uztailean sortu zen eta BIMEP S.A. enpresa publikoak kudeatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) partaidetzarekin.  

Azpiegitura horren helburua da itsas energia berriztagarrien arloko teknologia-garatzaileei beren ekipoak, sistemak eta azpisistemak instalatzeko eta probatzeko aukera ematea.  

Ezaugarri nagusiak

Olatuen energia aprobetxatzeko gailuen, itsas aerosorgailuen, itsas aerosorgailuen zimendatze-plataforma flotatzaileen prototipoen, itsas aerosorgailuen ur sakonetarako zimendatze finkoko prototipoen eta ekipamendu osagarriaren eta azpisistemen saiakuntzetarako gaitasuna du.   

5,3 Km2-ko nabigazio-eremu mugatua du itsaso zabalean, eta seinaleztapen nautikoko zazpi buiak ditu. Entsegu-eremuan dauden gailuak lurrarekin lotzen dira, itsaspeko lau kable elektrikoren bidez. Kable horiek 20MW-eko erabateko ebakuazio-ahalmena dute, eta zuntz optikoz ere hornituta daude. Instalazioak azpiestazio transformatzailea eta sarera konektatutako azpiegitura elektrikoa ditu. Halaber, 24 orduz nabigatzen laguntzeko sistema, 2008tik datuak neurtzen dituen buia ozeanografikoa eta kudeaketa teknikorako bulegoak ditu.

icono-contacto

Plataforma de Energía Marina de Vizcaya (BiMEP)

Atalaia 2, Bajo. 48620 Armintza. Vizcaya.

94 687 98 35

MARHIS-BiMEP (bimep.com)