Itsas Esperimentaziorako Azpiegitura Integratua (MARHIS)

Infraestructura Integrada de Experimentación Marítima (MARHIS)

MARHIS (Maritime Agregated Hydraulic Infrastructures) ICTS banatu bat da, eta haren helburua da Espainiako zenbakizko instalazioen, instalazio esperimentalen eta landa-instalazioen eraginkortasuna eta ahalmena areagotzea kostalde-, portu- eta itsas zabaleko ingeniaritzan. Instalazio hauek ditu:

  • Kantabriako Itsas Ingeniaritzako tanke handia 
    Ingurumen Hidraulikako Institutua Fundazioak kudeatzen du, eta instalazio aurreratuak ditu olatuak, korrontea eta haizea sortzeko, bai eta 1/100 eskalan 1000 m-ko sakonera baliokidea duten saiakuntzak egiteko gaitasuna ere.

    Korronteak eta haizea sortzeko gaitasuna duten norabidezko olatuen 2 tanke ditu, olatu-korronteen 3 kanal, malda aldakorreko korronte-kanal bat, isuri hipersalinoak aztertzeko tanke bat eta ibai-ereduak eraikitzeko eremu bat. Nabarmentzekoa da Itsas Ingeniaritzako tanke handia, 44 m-ko zabalera, 30 m-ko luzera eta sakonera aldakorrekoa (3,4 m-rainokoa), olatu norabide anitzekoak, norabide orotako korrontea eta haizea hartzeko gaitasuna duena. Olatu-korronteen CoCoTsu ubidea ere aipagarria da (56 m-ko luzera, 2 m-ko zabalera eta 2,5 m-ko gehienezko altuera aldakorra).

  • Esperimentazio eta Simulaziorako Kostako Azpiegitura Integratuak 
    Bartzelonako itsasertzeko hainbat lekutan ditu instalazioak, eta itsas eremuko ikerketa- eta ingeniaritza-jarduerak egiteko aukera ematen dute. Instalazio nagusiak CIEM eskala handiko olatu-kanala eta CIEMito eskala txikiko kanala dira.

    Itsasoa Zelaian Behatzeko Laborategiak sare bat du Rosasko golkotik eta Ebroko deltatik datu meteorologikoak eta ozeanografikoak jasotzeko.

    El Pont del Petroli Coastal Observatory itsaso barnean 250 m zabaltzen den pantalan bat da. Europako Batasunean baldintza mikromarealetan dagoen lehen instalazioa da.

    Bi laborategiok bereizmen handiko Zenbakizko Modelazioko Laborategiarekin osatzen dira.

  • BIMEP 
    BiMEP itsas energia biltzeko gailuak ikertzeko, frogatzeko eta ustiatzeko itsas kondizio errealetako azpiegitura bat da. 2015eko uztailean sortu zen eta BIMEP S.A. enpresa publikoak kudeatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) partaidetzarekin.

    5,3 Km2-ko nabigazio-eremu mugatua du itsaso zabalean, eta seinaleztapen nautikoko zazpi buiak ditu. Entsegu-eremuan dauden gailuak lurrarekin lotzen dira, itsaspeko lau kable elektrikoren bidez. Kable horiek 20MW-eko erabateko ebakuazio-ahalmena dute, eta zuntz optikoz ere hornituta daude. Halaber, 24 orduz nabigatzen laguntzeko sistema, 2008tik datuak neurtzen dituen buia ozeanografikoa eta kudeaketa teknikorako bulegoak ditu.

  • El Pardoko Esperientzia Hidrodinamikoen Zentroa 
    El Pardoko Esperientzia Hidrodinamikoen Zentroa Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren (INTA) Itsas Sistemen Zuzendariordetza Nagusiaren (SGSN) mende dago. 1928an sortu zuen Espainiako Armadak, eta hidrodinamikaren alorreko ikerkuntzan eta esperimentazioan dihardu, ontzigintzan batez ere.

    Ur lasaietarako kanala, kabitazio-tunela eta ontzien dinamikarako laborategia ditu.  

  • PLOCAN-TS    
    Kanarietako Plataforma Ozeanikoaren saiakuntza-bankua (PLOCAN), PLOCAN Partzuergoak kudeatua (Estatuko Administrazio Orokorrak eta Kanarietako Autonomia Erkidegoko Gobernuak zati berdinetan finantzatua), itsaso zabalean dago Telde udalerrian (Kanaria Handiko uhartearen ipar-mendebaldean), esperimentazio zientifikorako erreserbatuta dagoen 23 km2-ko eremu batean.

icono-contacto

Infraestructura Integrada de Experimentación Marítima (MARHIS)

C/ Isabel Torres 15 (PCTCAN). 39011 Santander (Cantabria)

info@ictsmarhis.com

Contacto web