Mikroskopia Aurreratuaren Zentro Nazionala (Moncloa Nazioarteko Bikaintasun Campuseko Zeharkako Ekintza Nagusia) FECYTek Instalazio Zientifiko-Teknologiko Bereziei buruz (ICTS) egindako ikerketaren arabera diseinatu da, materialen egitura-analisirako transmisioko eta ekortzeko mikroskopia elektronikoko metodo eta teknika aurreratuenak garatzeko, inplementatzeko eta nazioko eta nazioarteko komunitate zientifikoari eskaintzeko. Zentro honetan azken belaunaldiko mikroskopio batzuk daude, bai eta laginen prestakuntza aurreraturako eta irudien tratamendurako metodo konputazionalak aplikatzeko tresnak eta teknikak ere. Para ser referente científico nacional e internacional, dichos microscopios, disponen de complementos técnicos-científicos que aumentan exponencialmente su potencial.
Tresna-mota horrek erabateko berezitasuna ematen dio Zentroari; izan ere, ez dago horrelako mikroskopia-teknika multzorik Espainiako eta nazioarteko inongo laborategitan, eta, beraz, lan koordinatua eta baldintza metodologiko onenetan egitea ahalbidetzen du azterketa-prozesu osorako, laginak prestatzetik hasi eta egiturak ebazteko tratamendu matematiko aurreratueneraino.