Sistema Optoelektronikoen eta Mikroteknologiaren Institutua (ISOM) Madrilgo Unibertsitate Politeknikoari (UPM) atxikita dago 2000. urtetik. Sail arteko ikerketa-institutua da, Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan du egoitza, eta hainbat ikerketa-taldek osatzen dute. Optoelektronikaren eta mikro/nanoteknologiaren arloetako proiektuak garatzen dira bertan.
ISOMek 400 m2-ko areto garbiak ditu, 300 m2-ko aire girotu zentralizatuko karakterizazio-laborategiak eta 200 m2-ko instrumentazio- eta elektronika-laborategiak. Instalazioetan industria-kooperaziorako eta transferentzia teknologikorako areto bat dago, bai eta kanporako zerbitzuak kudeatzeko bulego bat ere.
ISOMen Teknologia Zentrala Instalazio Zientifiko eta Teknologiko Berezi (ICTS) izendatu zuen MECek 2001ean, eta haren helburua da bere teknologia-, prozesatze- eta karakterizazio-zerbitzuak Espainiako eta Europako komunitate zientifiko eta teknologikoari eskaintzea.
IKERKETA-ILDOAK:
- Komunikazio Optikoak
- Sentsore magnetikoak dituzten sistemak
- Material ez-metalikoen simulazioa
- Mikrosistemak eta nanoteknologia
- Sentsore optikoak dituzten sistemak