Galiziako Superkonputazio Zentroa (CESGA) Galiziako Xuntak eta CSICek parte hartzen duten erakundea da. 1993an sortu zenetik, CESGAren eginkizuna Zientziaren eta Teknikaren aurrerapenean laguntzea da, konputazioaren eta prestazio handiko komunikazioen ikerketaren eta aplikazioaren bidez, bai eta informazioaren teknologien beste baliabide batzuen bidez ere, beste erakunde batzuekin lankidetzan, gizartearen onurarako.
CESGAk Finis Terrae superkonputagailua dauka 2008tik, 2.400 prozesadore eta 14,01 Tflop/s dituena, berritze prozesuan dago eta 2015ean 300 Tflop/s baino gehiagoko gaitasuna lortzea aurreikusten du.Finis Terrae bi azpisistemez osatutako konstelazio-motako superkonputagailua da: konputazio-sistema bat eta lineako biltegiratze masiboko sistema bat, biak ezinbestekoak beren funtzioa behar bezala betetzeko. Finis Terrae bezalako superordenagailu bat erabiliz onura atera dezaketen arlo zientifikoen kopurua oso zabala da.
CESGAk, gainera, grid eta cloud motako beste konputazio-plataforma batzuk ditu, eta beste jarduera-eremu batzuk garatzen ditu, hala nola komunikazio aurreratuak, lankidetza-tresnak, industriarako transferentzia edo GIS.
Finis Terraek bere zenbaketa-potentziaren % 20 ematen dio RESari.