ESRF “supermikroskopio” bat da, eta materiaren xehetasun barnekoenak argitzen ditu, hainbat arlotako ikerketa zientifikoak eta teknikoak egiteko: biologia, kimika, medikuntza, geologia, fisika, kultura-ondarea, materialen zientzia edo ingurumena.
ESRF Frantziako sozietate zibil gisa eratuta dago, eta bertako bazkideak 1988an sinatutako sortze-hitzarmena sinatu duten herrialdeak dira. Espainia Europako instalazio horren bazkide sortzailea da, eta sozietatearen kapitalean % 4ko partaidetza du. Horri esker, Espainiako zientzialariek 52 argi-sorten lerroetan eskuragarri dagoen esperimentazio-denborarako eskubidea dute.
BM25 linea, erabat espainiarra, ESRFren instalazioetan eraiki zen, komunitate zientifiko osoaren eskura esperimentazio-denbora handitzeko. Horretarako, Collaborating Research Group izeneko formula aukeratu zen. Lerro hau materia kondentsatu gogorreko esperimentuei buruzkoa da.