Berdintasun Unitatea

Logo Unidad Igualdad

Berdintasun Unitatearen eginkizunak martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 77. artikuluan eta apirilaren 12ko 259/2019 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan daude araututa, eta honako hauek dira:

  • Ministerioko organoek egindako informazio estatistikoa biltzea eta organo horiei aholkuak ematea, informazio hori prestatzeko.
  • Azterlanak egitea, Sailaren jarduera-arloetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko.
  • Saileko organo eskudunei aholkularitza ematea generoak eragindako inpaktuari buruzko txostena egiteko.
  • Saileko langileek berdintasun-printzipioaren irismen eta esanahiaren ezagutza sustatzea, prestakuntza-ekintzen proposamenak eginez.
  • Lege hau betetzen dela eta berdintasun-printzipioa eragingarritasunez aplikatzen dela zaintzea.
  • Bakoitzak bere eremuan, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa aplikatzea ahalbidetzen duten jarduketa edo ekimenak, prestakuntzakoak barne, aholkatu eta proposatzea.
  • Estatuko Administrazio Orokorreko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planak egiteko, jarraitzeko eta ebaluatzeko aholkuak ematea eta plan horiek koordinatzea, dagozkien ministerio-sailetan, bai eta Estatuko Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Orokorreko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako eta Traturako Batzorde Teknikoan eta haren lantaldeetan parte hartzea ere.
  • Berdintasunerako Batzorde Teknikoak hartutako erabakietatik ondorioztatzen diren eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen diagnostikoak, proposamenak eta txostenak prestatzea.
  • Informazio-bilketa koordinatzea, dagokion ministerio-sailean berdintasunerako zuzendaritza-plan edo plan estrategikoak egin, jarraitu eta ebaluatzeko.
  • Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa ezartzeari buruzko informazioa biltzea dagozkien ministerio-sailetan, eta protokolo horretan esleitzen zaizkien jardunak garatzea.
  • Tratu-berdintasunaren eta, oro har, aukera-berdintasunaren printzipioarekin lotuta esleitzen zaizkion aholkularitza-, txosten- eta jarraipen-eginkizunak betetzea.
  • Bere ministerio-sailak egindako berdintasun-politika publikoei buruzko urteko txostena egitea, bai eta unitateak egindako jarduketei buruzkoa ere.
icono-contacto

Kontaktua

Unidad de Igualdad

P.º de la Castellana 162. 28046 Madrid.