2021-2027ko aldirako Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategia 2020ko irailean onartu zen, eta Estatuaren eta autonomia-erkidegoen zientzia- eta teknika-ikerketako politiken eta berrikuntza-politiken koordinazio orokorrerako tresna da, bai eta horien eta Batasunaren politiken arteko koordinaziorako ere. Ikerketa eta berrikuntzari laguntzeko politiken eraginkortasuna hobetzeko, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko Informazio Sistema hobetuko da. Horretarako, adimen artifizialeko teknikak garatuko dira modu aurreratuan, I+G+Bri buruzko informazio-sistemak elkarri lotzeko eta erabakiak hartzeko eta politika publikoak koordinatzeko adierazle erabilgarriak sortzeko.