Zientzia eta Berrikuntzarako Talka Planak, 2020ko uztailaren 9an aurkeztu zena, helburu du zientzia eta berrikuntza COVID-19aren krisiaren irtenbideen buru izatea, aldi berean balio erantsi handiko industria eta enpresa lehiakorrak sortzeko aukerak ere sortuz.
Planak 17 neurri jasotzen ditu, hiru ardatzen inguruan:
- Ikerketa eta berrikuntzarako osasunaren arloan.
- Zientzia-sistema eraldatzea eta talentua erakartzea.
- Enpresen I+G+B eta zientziaren industria bultzatzea.
Zientzia eta Berrikuntzarako Talka Plan horrek 1.056 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu; horietatik 396,1 milioi aurten mobilizatuko dira, eta gainerakoak 2021ean. Aurrekontua zientzia- eta berrikuntza-sistemarako laguntza zuzenen bidez bideratuko da, bai erakunde zientifikoetara, bai enpresa-sektore estrategikoetako I+G+Brako. Inbertsio horri 508 milioi euro gehitu behar zaizkio enpresa berritzaileei baldintza onuragarrietan emandako maileguengatik, I+G+B pribatua sustatzeko tresna berriak oinarri hartuta.