COS metabolomika eta proteomikako punta-puntako teknologiez hornitutako instalazio zientifiko-teknikoa da, transkriptomika, genomika eta biomarkatzaileen balidaziorako teknologiekin osatua.
Rovira y Virgili Unibertsitatearen jabetzakoa da COS, eta Nutrizio eta Osasun Zentro Teknologikoak kudeatzen du. Zentro horrek aholkularitza zientifikoa eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu teknologia omikoak modu integratuan aplikatzeko bizi-zientzien erronka berriei.
Metabolomikan eta proteomikan hainbat teknologia instalazio bakar batean integratuta, teknologiarik egokienak edo horien konbinazioa erabil daitezke profil metabolikoa zehazteko. Metabolomika ez-zuzenduaren metodologiek aukera ematen dute zenbait hipotesi postulatzeko, eta horiek egiazta eta alde batera utz daitezke inplikatutako mekanismo biokimikoak, genomika, transkriptomika edo proteomika bezalako teknologia omiko osagarriak erabiliz eta in vitro, in vivo eta gizakiengan balioztatuz.
COSek teknologia horiek aplikatzen ditu ezagutza eta aplikazio berritzaileak hobetzeko osasunean, animalien eta gizakien elikaduran, eta farmazia- eta ingurumen-industrietan.