CENIEH partzuergo publiko bat da, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Gaztela eta Leongo Juntak erdibana finantzatua, eta Burgosen du egoitza.
CENIEH arduratzen da Atapuercako indusketetako bilduma paleontologikoak eta arkeologikoak kudeatzeaz eta kontserbatzeaz, bai eta antzeko beste aztarnategi batzuetakoak ere, nazionalak zein nazioartekoak, Zentroarekin hitzarmenak egiten badituzte.
Haren laborategiak funtsezko azpiegituratzat jotzen dira, eta ICTS gisa duen berezitasuna ematen diote. Hiru gai-arlotan biltzen dira:
sedimentologiaren eta materialen karakterizazioaren arloa,
geokronologia-arloa,
bildumen arloa, kontserbazioa eta zaharberritzea.