Pribatutasun-politika eta datuen babesa

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webguneei eta egoitza elektronikoen orriei aplikatuko zaie lege-ohar hau. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa bere zerbitzuen erabiltzaileei buruzko datu pertsonalak tratatzeko arduraduna da. Interesdunak emandako datuak prozedura edo jarduketa bakoitzean aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudia 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO) osatzen dute. Arestian aipatutako araudiaren arabera, Ministerioak datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatuko du. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu.

Datu pertsonalak biltzea

Esleitu zaizkion eskumenak betetzeko eta herritarrei zerbitzuak emateko, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak datu pertsonalak eskatu eta tratatu ahal izango ditu.

Ministerioak interesatuarengandik zuzenean biltzen dituen datu pertsonalen berri emanen dio, eskuratzen dituen unean. Emandako informazioan honako hauek zehaztuko dira: datuak biltzeko helburua, tratamenduaren oinarri juridikoa, interesdunak erabil ditzakeen eskubideak, tratamenduaren organo arduradunaren identitatea eta datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak. Informazio gehigarria kontsultatu ahal izango duzu tratamendu jardueren erregistroan, hori baita Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak datu pertsonalak tratatzeko egindako jarduera guztiak biltzen dituen dokumentua.

Tratamendu jardueren erregistroa​​​​​​​

Datuen hartzaileak, lagapena eta transferentzia

Gehienetan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ez dizkie ematen tratatutako datu pertsonalak beste hartzaile batzuei. Hirugarrenei jakinarazten zaienean, indarrean dagoen araudia aplikatuko da beti, eta, bidezkoa denean, interesdunari jakinaraziko zaio.

Datuak gordetzeko aldia

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eskaintzen dituen zerbitzuak bermatzeko behar den denboran gordeko dira datuak.

Eskubideak erabiltzea

Erabiltzaileak noiznahi erabil ditzake Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak tratatutako datuei dagokienez onartutako eskubideak. Horretarako, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren egoitza elektronikoan sarbide-, mugatze-, zuzentze-, eramangarritasun-, ezabatze- edo aurkaritza-eskaera aurkeztu ahal izango du, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Datu pertsonalak babesteko eskubideak erabiltzea

Halaber, kontrol-agintaritzara jo ahal izango du, kasu honetan ​​​​​​ Datuak Babesteko Espainiako Agentziara, eta erreklamazioa aurkeztu, datu pertsonalak indarrean dagoen araudiaren arabera tratatzen ez direla uste badu.

Kexak eta iradokizunak

Emandako zerbitzuekin pozik ez egotearen adierazpenak eta kalitatea hobetzeko ekimenak jaso eta tramitatzeko, kexa edo iradokizun bat aurkeztu ahal izango da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren egoitza elektronikoan.

Kexak eta iradokizunak

Cookie-politika

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak web-analisien zerbitzu bat erabiltzen du, aldi baterako cookieak instalatzeko, txosten estatistikoak egiteko helburu bakarrarekin. Cookieak erabiltzailearen nabigatzailean sortutako fitxategiak dira, bere jarduera webgunean erregistratzeko. Cookie batek ez du pertsona bat identifikatzen, ordenagailu-nabigatzaile-erabiltzaile konbinazio bat baizik. Aldi baterako indarraldia mugatua du, eta ez da inoiz informazio pertsonala biltzeko erabiltzen.

Ministerioaren gune eta egoitza elektronikoetan nabigatzeko, cookie horiek ez instalatzea erabaki daiteke, eta zuzenean desgaitu daitezke nabigatzailean. Nabigatzaile bakoitzean jarraitu beharreko pausoak desberdinak dira. Nabigatzailearen laguntzan cookieen erabilerari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Hautatu zein errore-mota adierazi nahi duzun

  • Esteketako batek inolako orritara ez daramala detektatu baduzu...

  • URL errore bat aurkitu baduzu esteka batean...

  • Edukian errore bat detektatu baduzu...

  • Edukia ez dela erakusten detektatu baduzu...

  • Informazioa erabilgarria izan ez bazaizu...