Sektore aeroespazialaren Suspertze eta Transformazio Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren (PERTE) helburu nagusia da Espainiako industria aeroespaziala, sektore estrategiko gisa, funtsezko eragile bihurtzea sektorean nazio-mailan eta nazioartean aurreikusitako eraldaketa handiei lotutako erronka eta aukera berrien aurrean. Bere jardueren bidez, sektoreari lagunduko dio bere gaitasunak indartzen eta datozen urteetako erronkei aurre egiteko irtenbideak bilatzen, bai eta COVID-19aren krisiak eragindako kalte ekonomikoak gainditzen ere, lankidetza publiko-pribatua ezinbesteko oinarri hartuta.
PERTE Aeroespaziala hiru zutabetan egituratzen da: Aeronautikoa, Espaziala eta Zeharkakoa, eta bakoitzean hainbat jarduera egiten dira.